2011/12/05

MGA, 10 URTEZ AMETSAK BIZITZEN!

Ametsak amets besterik ez direla sinestarazi nahi zeniguten, ametsak bizitzeko era bakarra lo egitea zela errepikatuz, behin eta berriz. Goiza heldu bezain pronto galtzen diren ametsen jabetza besterik ez zeniguten onartu nahi, esna egon bitartean amestuko genuenaz zuek arduratzea baitzenuten helburu. Geure amets propioak sortzeko geneukan gaitasunaz bedurturik, prefabrikatutakoak saltzeko alferrikako ahaleginean aritu ere, aritu zineten.
Guk, bitartean, lo orduak amets orduengatik ordezkatzen genituen. Esna amets egiteko genuen berezko ohitura indartu eta ameslari ez ezik, amesgile bilakatu ginen. Gure ametsak egi bihurtzen genituen heinean, zuen ametsgaizto bihurtzen ginela bagenekien. Eta atsegin genuen. Indartzen gintuen. 

Ametsak egi bihurtzen daramatzagula X urte beteko dira gainean daukagun urte berriaren etorrerarekin, eta beste X urtetan zehar berdin jarraitzeko asmoa daukagula argi uztera gatoz. Ametsez, maitasunez, malkoz, garrasiz, graziz, gorrotoz, autogestioz, ... etorkizuna okupatzen jarraituko dugu!



No hay comentarios:

Publicar un comentario