2011/05/31

Duela bederatzi urte hasitako akerbidean aurrera darraigu, egunez egun, pausoz pauso eta ametsez amets hazten. Hasierako indarra bizirik mantendu ez ezik indartuz daramagu, eta horrek eraman gaitu bidean beti aurrera egitera. Dagoeneko bi urte dira hasieratik geneukan helburu nagusietako bat lortu eta gune autogestionatu baten beharra asetu genuela. Akerbeltz gaztetxea babesleku bilakatu dugu aspadi ekin genion bide honetan, eta bertatik dihardugu borroka egiten, bizitzen, gozatzen, maitatzen, oztopoei aurre egiten, ametsak egi bihurtzen! 

Kobazulo hau Akerbeltzena den bezela geurea ere badelako, zeurea ere izatea nahi dugu, zeu ere bide-lagun izatera gonbidatu nahi zaitugu. Aurrerantzean sarean izango duzu Akerbeltzek esku artean darabilenaren berri. Akelarre batean edo bestean urratuko garelakoan... 

Laino guztien azpitik, sasi guztien gainetik!



MGA

No hay comentarios:

Publicar un comentario